Lau kanpaina berrik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen lana ikusaraziko dute.

Eusko Jaurlaritzaren, EITBren eta Sareen Sarearen arteko lankidetza berritu da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen lana sustatzeko.

2020an hasitako lankidetza honen bidez, 16 kanpaina baino gehiago egin ditugu euskal erakunde publikoaren hedabideetarako (ETB1, ETB2, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta eitb.eus).

Horiek guztiak Sareen Sarearen Youtubeko kanalean edo gure webguneko mediatekan ikus daitezke.

Kanpaina horien helburua gizarte zibil indartsu eta parte-hartzailea ikusaraztea eta bultzatzea da eta Sareen Sarean bildutako erakundeek gizarteratzearen eta pertsona kalteberenen defentsaren alde egiten duten lana ezagutaraztea.

Irailaren 26an estreinatu da aurten egingo ditugun lau bideoetatik lehena, nazioarteko lankidetzak giza eskubideen defentsan duen garrantzian oinarritua. Gainerako kanpainak 2022ko urria eta abendua bitartean emitituko dira.

Aurten Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, EITBren eta Sareen Sarearen arteko lankidetza berritu da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen lana sustatzeko. 2020an hasitako lankidetza honen bidez, 16 kanpaina baino gehiago egin ditugu euskal erakunde publikoaren hedabideetarako (ETB1, ETB2, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta eitb.eus). Horiek guztiak Sareen Sarearen Youtubeko kanalean edo gure webguneko mediatekan ikus daitezke.

Kanpaina horien helburua gizarte zibil indartsu eta parte-hartzailea ikusaraztea eta bultzatzea da. Akordio berriari esker, lau kanpaina solidario zabalduko dira, Sareen Sarean bildutako erakundeek gizarteratzearen eta pertsona kalteberenen defentsaren alde egiten duten lana ezagutarazteko.

Irailaren 26an estreinatu da aurten egingo ditugun lau bideoetatik lehena, nazioarteko lankidetzak giza eskubideen defentsan duen garrantzian oinarritua. Gainerako kanpainak 2022ko urria eta abendua bitartean emitituko dira.