Maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da eta Sareen Sareak boluntarioei eta profesionalei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian.

#125MilaEsker lelopean, eskerrak emateko kate bat hasi da Facebooken eta Twitterren, besteei laguntzeagatik dena ematen duten pertsonak aipatuz.

Erronkaz gain, bideoak eta beste eduki batzuk partekatu dira pertsona horien lana ikusarazteko.

Albiste honetan #125MilaEsker kanpainako materialik garrantzitsuena bildu dugu, erraz kontsultatu ahal izateko.

#125MilaEsker kanpainaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu: erronka sare sozialetan, iritzi-artikulua, bideoak…

Maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen dugu. Osasun krisia dela eta, ezin izan gara elkartu ospatzeko; izan ere, Covid-19ren astinduak errealitate berri batean murgildu gaitu, eta errealitate horretan urruntze-soziala da pandemiaren aurkako prebentzio-neurri garrantzitsuenetako bat.

Hala ere, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeok ez diegu distantziei eutsi: milaka profesionalek eta boluntariok aparteko ahalegina egin dute pertsona kalteberenei laguntzeko.

Orain, inoiz baino gehiago, gure aintzatespena erakutsi nahi dugu, eta txalo zaparrada eskaini nahi diegu esku-hartze sozialaren lehen lerroan dauden pertsona guztiei.

Horregatik, kanpaina bat hasi dugu sare sozialetan #125MilaEsker lelopean, pertsona horiek aintzatesteko hainbat ekintza dituena. Eduki nagusietako bat erronka biral bat da, guztien lana ikusarazteko.

Zertan datza erronka hori? Bada, sare sozialetan argitalpen bat egitea, eta ezagutzen ditugun pertsona horiek aipatzea eta eskerrak ematea, denbora eta esfortzua besteei laguntzen ematen dutelako.

Eta zuk, nori eskertu nahi diozu bere konpromisoa? Animatu eta eskaini zure esker oneko mezua #125MilaEsker traolarekin.

#125MilaEsker erronka:

Kanpainaren bideoak:

Iritzi artikulua: Bihur dezagun egia

Elkarrizketak irratietan