Euskofederpen Euskal Herriko Erretiratu eta Pentsiodunen Federazioak ibilaldi neurtua antolatu zuen urriaren 22an Donostian, Adineko Pertsonen Egunaren harira. Ekitaldiak parte-hartze zabala jaso zuen, eta bazkide ugari bildu ziren bertan (700 pertsona inguru). Ibilaldi honen bitartez, 2005. urtean egindakoa errepikatu nahi izan zen.

Donostia Kultura Hiriburuarekin bat eginez, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso zuten antolatzaileek. Hala, Eneko Goia Donostiako Alkatea eta Markel Olano Diputatu Nagusia bertaratu ziren ibilaldira, baita Udaleko zein Aldundiko kargudun ugari ere.

Adineko pertsonek egun bizi duten zahartze aktiboaren erakusgarri argia da ibilaldi hau, eta gizartea zein instituzioak kontzientziatzea du helburu nagusi.

Euskofederpen elkarteak antolatutako ibilaldiaren bideoa