Euskadiko 138.000 boluntario baino gehiagoren lana aldarrikatzeko bideo berri bat egin dugu

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Boluntarioek eta beren erakundeek egiten duten lana eskertzeko eguna da.

Boluntariotza funtsezko eragilea da gizarte-eraldaketan eta elkartasun antolatuan.

Sareen Sareak bideo berri bat egin du Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Esteka honetan klik eginez ikus dezakezu.

Sareen Sareak boluntarioek eraldaketa sozialerako aldaketa-eragile gisa duten funtsezko eginkizuna aldarrikatu du, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko boluntarioei eskainitako spot berri bat estreinatu du EITBn.

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, boluntarioek eta beren erakundeek egiten duten lan handia aitortzeko eta eskertzeko eguna. Boluntarioek ekintzan oinarritutako gizarte-eraldaketa sustatzen dute, mundu bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzen lagunduz. Boluntariotza aldaketa-eragile garrantzitsua da elkartasun antolatuan, eta bere konpromisoak esanahi berezia izan du 2020 honetan, Covid-19ren krisiaren ondorioz. Pandemiak iraun duen bitartean, boluntarioak ere lehen lerroan egon dira, biztanleria ahulenaren behar sozial, sanitario eta komunitarioei erantzuteko.

Zentzu horretan, Sareen Sareak bideo berri bat egin du EITBrentzat, Euskadiko 138.000 boluntario baino gehiagoren lana aldarrikatzeko, gizartea eraldatzeko funtsezko eragile gisa. Hemen ikus dezakezu bideoa.