Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko jarduera parte-hartzailea Donostian
Datorren maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, Sareen Sarean aldez aurreko jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten ere, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Zer egingo dugu?
Eraldaketa Sozialaren aldeko horma bat eraikiko dugu kolore eta forma anitzetako piezekin. Aldaketa eraiki nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako aldaketa bultzatuz eta zu eraldaketa horren parte izatea nahi dugu.
Apirilaren 13an, Donostian
Parte hartu nahi duzuen guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu: datorren larunbatean, apirilak 13, Donostiako Gipuzkoa Plazan (Aldundiaren aurrean) 11:30etatik 14:00etara. Zuen zain egongo gara!