Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko jarduera parte-hartzailea Donostian

Ia hilabete geratzen da maiatzaren 12a, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna, ospatzeko.

Urtero bezala, aldez aurretik parte hartzeko ekintza bat antolatuko dugu.

Iaz bezala, ekintza kalera eramango dugu Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartu ahal izateko.

Zer egingo dugu?

Forma eta kolore desberdinetako piezekin horma-irudi bat sortuko dugu Eraldaketa Sozialaren alde.

Aldaketa eraiki nahi dugu, berdintasunezko gizarte inklusiboago baterantz.

Apirilaren 13an Donostian

Parte hartu nahi duzuen guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu: datorren larunbatean, apirilak 13, Donostiako Gipuzkoa Plazan (Aldundiaren aurrean) 11:30etatik 14:00etara. Zuen zain egongo gara!

Datorren maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, Sareen Sarean aldez aurreko jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten ere, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Zer egingo dugu?

Eraldaketa Sozialaren aldeko horma bat eraikiko dugu kolore eta forma anitzetako piezekin. Aldaketa eraiki nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako aldaketa bultzatuz eta zu eraldaketa horren parte izatea nahi dugu.

Apirilaren 13an, Donostian

Parte hartu nahi duzuen guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu: datorren larunbatean, apirilak 13, Donostiako Gipuzkoa Plazan (Aldundiaren aurrean) 11:30etatik 14:00etara. Zuen zain egongo gara!