Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) kolektibo honen “lan-aukerak handitzeko beharra” azpimarratu du gaur, Eusko Legebiltzarrean egindako ekitaldi batean.

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Fedeafeseko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak, euskal elkarteetako ordezkariak ondoan zituela, “ekintza positiboko neurriak” har daitezela aldarrikatu du, gaixotasun mentala duten pertsonek lanpostua lortu eta mantentzeko babesa izan dezaten.

Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak aintzat hartu du Fedeafesek 30 urteotan buru gaixotasuna ikusarazteko egin duen lana, eta nabarmendu du talde parlamentario guztiek aho-batez hartu dutela euskal federazioarekin kolaboratzen jarraitzeko konpromisoa.

Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko txostena kontsultatu.