Goiener kooperatibak eta Portugaleteko Merkatua proiektuak ere saria jaso dute

Merkatu Sozialaren proiektuak 2016ko Elkarlan Saria jaso du, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko Sailak emandakoa.

49 proiektu aurkeztu dira sariketara eta epaimahaiak bereziki aipatu du irabazi duten hiru proiektuek balio publikoa sortzeko potentzial handia eta izaera berritzailea dutela. Gainera, gizarteak antolatzeko daukan gaitasunaren adibide argia direla ere esan dute.

Merkatu Sozialaren Talde Eragileko María Ferrer kideak jaso zuen saria, ekainaren 16an.

Era berean, premiatu egin ditu Eusko Jaurlaritza eta foru zein toki administrazioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren sustapena eta sendotzea bultza dezaten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea betez, Euskadiko gizarte-sarea, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotze aldera.