window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak/

Hirugarren Sektore Sozialaren finantzaketari buruzko gako berriak

Gure sektorearen finantzaketari buruzko bigarren azterlanaren aurkezpena

Hirugarren Sektore Sozialak bere iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko irtenbideak bilatzen jarraitzen du. Ferrer i Guàrdia Fundazioak finantzaketari buruzko azterlanaren bigarren edizioaren ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Sareen Sareak parte hartu du sektorea indartzeko egungo erronkak aztertu dituen ikerlan berri honetan.
2025-01-10T13:06:45+01:002024ko Azaroak 27|

UNAD Euskadi Sareen Sarean sartu da

Adikzioak Artatzeko Euskadiko Sarea

Dagoeneko Hirugarren Sektore Sozialeko 18 sare gara, Euskadi inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko lanean. UNAD Euskadik mendekotasun-arazoak dituzten 4.000 pertsona baino gehiago eta 800 familia baino gehiago artatzen ditu urtero.
2024-11-26T06:05:34+01:002024ko Azaroak 26|

Haur eta Nerabeen Euskal Legearen gakoak: haur eta nerabeen eskubideen berme integrala

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna

Haurren Eskubideen Munduko Eguna dela eta, Legearen gakoak errepasatuko ditugu, funtsezko tresna baita Euskadiko haur eta nerabeen eskubideak, babesa, parte-hartzea eta ongizatea bermatzeko.
2024-12-03T14:01:06+01:002024ko Azaroak 19|

Haur eta nerabeen eskubideekin duen konpromisoa berretsi dezala eskatu diogu Eusko Legebiltzarrari

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna

Euskadin haur eta nerabeentzako etorkizun hobea bermatzeko betetzear dauden erronkak errepasatu ditugu, eta haurren parte-hartze aktiboaren garrantzia aldarrikatu dugu, haien eskubideak bermatzeko baliabide-hornidura egokiaren beharrarekin batera.
2024-11-18T09:39:02+01:002024ko Azaroak 18|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala: atzo, gaur eta bihar

EHSSren egituraketari buruzko mintegia

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegian parte hartu dugu, beste sare batzuekin batera, EHSS indartzen jarraitzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak aukera eman digu atzera begiratzeko, egungo lorpenak eta auziak aztertzeko eta etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko.
2024-11-12T08:34:22+01:002024ko Azaroak 8|

Gure historia ezagutu: Sareen Sareak, 10 urte

Hamarkada bateko mugarriak berrikusiz

Gure 10. urteurrena ospatzen ari gara webgunean atal berri bat sortuz: denbora-lerro interaktibo bat, erakundearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren indartzean egin dugun bidea erakutsiz.
2024-10-29T13:58:55+01:002024ko Urriak 29|

Merkatutik kanpo eta pertsonen zerbitzura dauden gizarte-zerbitzuen aldeko adierazpena

Sareen Sarea gizarte-ituna arautzen duen dekretuaren aurrean

Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragilea da pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema bat eraikitzeko.
2024-10-25T10:23:00+02:002024ko Urriak 25|
Go to Top