EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren harira

Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure nagusiek gizarteari ematen dizkioten balioak eta esperientzia aldarrikatzen ditugu.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek kolektibo horren beharrak asetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dugu.

EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pertsona Nagsuien Nazioarteko Egunaren harira. Bideoa ikusi.

2020ko urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Sareen Sarean zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure nagusiek gizarteari ematen dizkioten balioak eta esperientzia aldarrikatzen ditugu.

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) Zahartze Osasungarriaren Hamarkada izendatu du 2020-2030 aldia, pertsona nagusien ongizatea ahalbidetuko duen gaitasun funtzionala garatzeko eta mantentzeko prozesua aldarrikatzeko.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek kolektibo horren premia soziosanitarioak, psikosozialak eta bizi-arlokoak betetzeko egiten duten lana ere azpimarratu nahi dugu. EHSSko profesionalak eta boluntarioak ezinbestekoak dira, are gehiago egungo osasun-krisiaren testuinguruan.

Hori guztia ikusarazteko, EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pertsona Nagsuien Nazioarteko Egunaren harira. Esteka honetan ikus dezakezu.