SAREEN SAREAK “SAREEN SARIA 2022” HAUTAGAIAK JASOTZEKO PROZESUA IREKI DU.

2021eko abenduaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte 2022ko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea  zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.

Hautagaitzak Sareen Sareko Komunikazio Batzordera igorriko dira, komunikazioa@sareensarea.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dira saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak, honekin batera doakizuen ereduaren arabera (amaieran erantsita).

Hautagaitzak jasotzeko EPEA otsailaren 28an amaituko da, 14:00etan.

Saria eta sari-banaketa

Sareen Sareak bideo bat egingo du saritutako pertsonaren ibilbidearen deskribapenarekin eta saria emateko ekitaldian jarriko da.

Saritutako hautagaiak elkartasunaren logotipoaren eskultura bat jasoko du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko-1205 ekitaldian sari-banaketari eskainitako atalean. Sareen Sareko presidenteak edo hark eskuordetutako pertsonak emango du saria.

Azken edizioan, Maria Ángeles Arbazagoitia saria jaso zuen, buruko gaixotasuna duten pertsonen aldeko boluntario gisa 30 urte baino gehiago lan egin izana aitortzeko. Aurreko aldietan ere, Euskadiko hirugarren sektoreari bultzada argia eman dioten pertsonek jaso zituzten sariak. Hala, 2019an Manuel Merino saritu zuten, Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioa sortzeko prozesuetan parte hartu zuena. 2018an, Sabin Ipiñak hil osteko saria jaso zuen (2017an hil zen), bere bizitza-ibilbideagatik eta gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen aldeko konpromisoagatik eta, 2017an, Pedro Fernandez izan zen saritua, gaur egungo Sareen Sarea aitzindaria.

Informazio zabala eta sariaren oinarriak