Beste sare eta pertsona batzuei erreleboa eman zaie, elkartearen aniztasunean oinarritutako funtzionamenduarekin jarraituz

Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berritzea onartu du.

Borja Dovalek Pablo González ordezkatuko du erakundearen presidente gisa eta Soraia Chacón izango da presidenteorde berria.

Zuzendaritza Batzorde berriak aurreko taldeak egindako lanari jarraipena emango dio, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala kohesionatzeko eta indartzeko lanean jarraituko du.

Sareen Sareko kide guztiek esker ona eta aitorpena adierazi dizkiote Pablo González orain arteko presidenteari, erakundean egindako ibilbide osoan egindako lanagatik.

Borja Dovalek Pablo Gonzálezen lekukoa hartu du erakundearen presidente gisa.

Azken Batzar Nagusian, Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berritzea onartu du, hiru urtean behin karguak berritzeko estatutuetan jasotako agindua betez. Horrela, beste sare eta pertsona batzuei erreleboa eman zaie, elkartearen aniztasunean oinarritutako funtzionamenduarekin jarraituz.

Borja Doval Sareen Sareako presidente izango da datorren hirurtekoan; orain arte Sareen Sarean Hirekin elkarteko ordezkaria izan da. Dovalek lekukoa hartu dio FEVAS Plena Inclusión Euskadiko Pablo Gonzálezi. Harresiak Apurtuz elkarteko Soraia Chacón izango da EHSSko sareen sarearen presidenteorde berria.

Hautagaitzak Batzar Nagusiaren erabateko babesa izan du. Pablo González kargua utzi duen presidenteak bere ibilbide osoan zehar erakundean egindako lana eskertu dute Sareen Sareako kide guztiek.

Zuzendaritza Batzorde berriak aurreko taldeak egindako lanari jarraipena emango dio. Horiek horrela, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala kohesionatzeko eta indartzeko lanean jarraituko du Sareen Sareak. Era berean, Pablo Gonzalezen lana eskertu du Dovalek, baita “esker on berezia” Iñigo Vidaurrazagaren omenez ere, Sareen Sareako presidenteorde ohia, 2020ko urtarrilean hil zena.

Sareen Sarea osatzen duten erakundeen aniztasuna elkartearen indarguneetako bat da. Zentzu horretan, kohesioaren eta elkar ulertzearen garrantzia azpimarratu du Dovalek: “Errealitate ezberdinetatik gatoz, baina sektore bera eraikitzera goaz”.

Euskal Gorrak elkarteari ongi-etorria

Sareen Sarearen azken Batzar Nagusiaren beste berrietako bat Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa, bazkide sare gisa sartzea izan da. Ildo horretan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak pertsona gorrak batzen ditu elkartean jasotako gainerako esparruetara. Hortaz, dagoeneko 16 dira Sareen Sarean bildutako sareak.

Euskal Gorrak elkartearen sarrerari buruzko informazio gehiago.