Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen eta gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa sustatzen nabarmen lagundu duten pertsonak jendaurrean aitortzea da 2025eko Sareen Sariaren helburua.
Hautagaitzak 2025eko otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira, esteka honetan prestatutako online formularioaren bidez edo komunikazioa@sareensarea.eu helbidera bidalita. Antolakuntzatik hautagaitzak bidali dituzten erakunde edo pertsonekin harremanetan jarriko gara, proposatutako pertsonaren merezimenduei buruzko informazio gehiago jasotzeko.
Saria ematea
Aurreko edizioetan bezala, saria Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko ekitaldian emango da. Aurtengo ekitaldia Gasteizen izango da, maiatzean. Sareen Sarearen logotipoa duen eskultura-lan bat izango du errekonozimenduak, elkartasunaren sinboloa, eta saritutako pertsonaren ibilbidea nabarmentzen duen bideo bat proiektatuko da. Ekitaldian Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko agintariak eta ordezkariak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, sariaren oinarriak kontsulta ditzakezu.
Aurreko edizioetako saridunak
2024ko edizioko saritua Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiaizan zen, funtsezko figura Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren garapenean, gobernantza eta erakunde desberdinen arteko sare-lana sustatuz. Elkarrizketa Zibilerako Mahaia sortzeko eta abian jartzeko dinamizatzaileetako bat izan zen. Mahai horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketa erraztu nahi du, politika publikoen diseinua eta betearazpena hobetzeko.
Aurreko edizioetan, honako hauek izan dira sarituak:
- 2023: Thomas Holdbrook, Asumdwe Nkabon, ghanatarren euskal komunitatea ordezkatzen duen elkartearen sortzailea.
- 2022: Juan Cid, autismoaren eremuan elkartegintzan egindako lanagatik.
- 2021: María Ángeles Arbazagoitia, buruko gaixotasuna duten pertsonen alde egindako lanagatik.
- 2019: Manuel Merino, funtsezkoa izan zen Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioaren sorreran.
- 2018: Sabin Ipiña, hil ondoren aitortua, gizarte-kohesioarekin duen bizi-konpromisoagatik.
- 2017: Pedro Fernández, Sareen Sarearen aitzindaria, hil ondoren aitortua.