Egungo gizartean zainketa-lanak planteatzen dituen erronkei buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gunea

Azaroaren 15ean eta 16an Donostiako Tabakaleran Zainketei buruzko Kongresua egingo da.

Ekitaldia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, eta zaintza-eredu parekideago, publikoago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea du helburu.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpena

Kongresuak Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetza handiagoa lortzearen garrantzia nabarmentzen du.

Sareen Sareak kongresuan parte hartuko du, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak Zainketei egiten dien ekarpenari buruzko mahai-ingurua moderatuz.

Joana Revillak eztabaida dinamizatuko du eta bertan parte hartuko dute Elsa Fuentek (UNICEF Euskadi), Amaia Lopeteguik (FEVAS-Plena Inclusión Euskadi), Manuel Merinok (Bizkaiko Adinekoen Kontseilua) eta Aitor Ipiñak (EAPN Euskadi).

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik aldarrikatzen dugu zainketek eremu pribatutik eta oinarrizko premien asebetetzetik haratago joan behar dutela. Zainketak erantzukizun kolektiboko kontua dira, eta eskubide gisa ulertu behar dira.

Horretarako, kalitatezko politika eta zerbitzu publikoak, egonkorrak eta pertsonalizatuak garatu behar dira, eta irisgarritasun unibertsalaren ikuspegitik. Pertsona guztiei bizi-kalitatea eskainiko dieten zainketak, bakoitzaren eta bere familien beharretara egokituta.

Erakunde sozialek esperientzia, berrikuntza eta pertsonengan oinarritutako ikuspegia eskaintzen dute. Arreta pertsonalizatzen, integratzen eta hurbiltzen laguntzen dute, gizarte solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa sustatuz.

Zainketa-eredua eraldatzea

Zaintza-lanak berebiziko garrantzia du bizitzaren iraunkortasunean eta gizarte-kohesioan. Hala ere, desberdintasunak ere islatzen eta betikotzen ditu; izan ere, zaintza-lanak egiten dituzten pertsona gehienak emakumeak dira, eta horietako asko migratzaileak.

Desberdintasun hori bizitzan zehar ematen diren laguntzen banaketan ere islatzen da, eta horrek beharrezkoa egiten du pertsona guztiek beren bizi-proiektua autonomiaz garatu ahal izateko beharrezkoak diren zerbitzu eta laguntzetarako sarbide publiko eta unibertsala bermatzea.

Egoera horren aurrean, Euskadi bere zainketa-eredua eraldatzeko prozesuan dago. Aldaketa horretan funtsezkoak dira eskubideak aitortzea eta gastu publikoa handitzea, kalitatezko zaintza eskuragarriak eta pertsona guztien beharretara egokituak lortzeko.

Testuinguru horretan, zaintzan kontziliazioa eta erantzunkidetasuna errazteko laguntzak eta neurriak ezarri behar dira.

Azaroaren 15ean eta 16an Donostiako Tabakaleran Zainketei buruzko Kongresua egingo da. Ekitaldia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, eta zaintza-eredu parekideago, publikoago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea du helburu. “Zainketen aldeko euskal ituna eraikitzen” lelopean, gaur egungo gizartean zainketek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko hausnarketarako, eztabaidarako eta proposamenak egiteko gune gisa aurkezten da biltzar hori.

Euskadiko Zainketei Buruzko Kongresua

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Zainketei Buruzko Kongresuaren hasiera-emate instituzionalean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpena

Kongresuak Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetza handiagoa lortzearen garrantzia nabarmentzen du, erantzukizun publikoa eta interes orokorra indartzeko. Hori lortzeko ondorengo hauek kontuan hartu behar dira: arretaren eta prebentzioaren pertsonalizazioa, integraltasuna eta hurbiltasuna gauzatzea. Era berean, zaintzen diren pertsonen parte-hartze aktiboa bideratu behar da, eredu komunitarioari jarraituz.

Sareen Sareak kongresuan parte hartuko du, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak Zainketei egiten dien ekarpenari buruzko mahai-ingurua moderatuz. Joana Revillak eztabaida dinamizatuko du eta bertan parte hartuko dute Elsa Fuentek (UNICEF Euskadi), Amaia Lopeteguik (FEVAS-Plena Inclusión Euskadi), Manuel Merinok (Bizkaiko Adinekoen Kontseilua) eta Aitor Ipiñak (EAPN Euskadi).

Sareen Sarea Congreso sobre Cuidados

Sareen Sareak “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketei egiten dien ekarpena” mahai-ingurua dinamizatu du

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik aldarrikatzen dugu zainketek eremu pribatutik eta oinarrizko premien asebetetzetik haratago joan behar dutela. Zainketak erantzukizun kolektiboko kontua dira, eta eskubide gisa ulertu behar dira. Horretarako, kalitatezko politika eta zerbitzu publikoak, egonkorrak eta pertsonalizatuak garatu behar dira, eta irisgarritasun unibertsalaren ikuspegitik. Pertsona guztiei bizi-kalitatea eskainiko dieten zainketak, bakoitzaren eta bere familien beharretara egokituta.

Zainketak erantzukizun kolektiboko kontua dira, eta eskubide gisa ulertu behar dira.

Horregatik guztiagatik, Sareen Sareak nabarmendu nahi du Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek Euskadiko zainketei ematen dieten balio erantsia. Erakunde sozialek esperientzia, berrikuntza eta pertsonengan oinarritutako ikuspegia eskaintzen dute, sektore publikoaren ahaleginak osatuz. Arreta pertsonalizatzen, integratzen eta hurbiltzen laguntzen dute, gizarte solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa sustatuz. Hirugarren Sektore Sozialarekiko lankidetza funtsezkoa da erantzukizun publikoa indartzeko eta zaintza-eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko.

Zainketa-eredua eraldatzea

Zaintza-lanak berebiziko garrantzia du bizitzaren iraunkortasunean eta gizarte-kohesioan. Hala ere, desberdintasunak ere islatzen eta betikotzen ditu; izan ere, zaintza-lanak egiten dituzten pertsona gehienak emakumeak dira, eta horietako asko migratzaileak. Desberdintasun hori bizitzan zehar ematen diren laguntzen banaketan ere islatzen da, eta horrek beharrezkoa egiten du pertsona guztiek beren bizi-proiektua autonomiaz garatu ahal izateko beharrezkoak diren zerbitzu eta laguntzetarako sarbide publiko eta unibertsala bermatzea.

Ereduaren aldaketan funtsezkoak dira eskubideak aitortzea eta gastu publikoa handitzea, kalitatezko zaintza eskuragarriak eta pertsona guztien beharretara egokituak lortzeko.

Egoera horren aurrean, Euskadi bere zainketa-eredua eraldatzeko prozesuan dago. Aldaketa horretan funtsezkoak dira eskubideak aitortzea eta gastu publikoa handitzea, kalitatezko zaintza eskuragarriak eta pertsona guztien beharretara egokituak lortzeko.

Beraz, zainketa-eredu berri hori ikuspegi komunitario batera bideratu behar da, arreta komunitatean jarrita, pertsonek beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten beharrezko laguntzarekin. Testuinguru horretan, zaintzan kontziliazioa eta erantzunkidetasuna errazteko laguntzak eta neurriak ezarri behar dira.

CUIDADOS

Zainketak erantzukizun kolektiboko kontua dira, eta eskubide gisa ulertu behar dira

Funtsezko gaiak

Biltzarraren bi egun hauetan, zaintzaren eta gizarte-politiken arloarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira. Gai garrantzitsuak, hala nola genero-desberdintasuna, zaintzarako sarbide unibertsala, politika publikoen ebaluazioa, beste eragile batzuekiko lankidetza, ikuspegi komunitarioa edo zainketen iraunkortasuna eta finantzaketa.

Horiek guztiak funtsezko alderdiak dira egungo gizarteko zainketen antolakuntzaren erronkari begira, Euskadin eredu ekitatiboagoa, publikoagoa eta komunitarioagoa lortzeko. Hortik aurrera, zainketen kalitatea hobetzeko estrategiak eta politikak zehazten jarraitu behar da, eta pertsona guztiei horiek eskuratzeko aukera bermatu.