Kanpaina berria EITBn
Abenduan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen lana ikusarazteko aurtengo laugarren eta azken ikus-entzunezko kanpainarekin amaituko dugu urtea. Oraingo honetan, “Zenbat eta anitzagoak, orduan eta berdinagoak” iragarkia egin dugu, emakumeen aniztasuna aldarrikatu nahi duen bideo bat, desberdintasunaren oztopoak eraisteko eta egunero jasaten dituzten diskriminazio ugariekin amaitzeko tresna gisa.
Kanpaina horiek Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, EITBren eta Sareen Sarearen arteko lankidetzaren esparruan daude, eta horietan erakunde sozialek Euskadi inklusiboago eta bidezkoago baten alde eta pertsona ahulenen alde lan egiteko duten konpromisoa erakusten da.
2020an hasitako lankidetza honen bidez, guztira 20 kanpaina egin ditugu euskal erakunde publikoaren hedabideetan (ETB1, ETB2, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria eta eitb.eus). Horiek guztiak Sareen Sarearen Youtubeko kanalean edo gure webguneko mediatekan ikus daitezke.
Jarraian, 2022an lankidetzari, gizarteratzeari, haurren eskubideei eta emakumeei buruz egin ditugun kanpainak ikus ditzakezu.
2022ko kanpainak:
Eskubide guztiak, pertsona guztientzat eta leku guztietan
Oztopo sozialik gabeko Euskadi baten alde
Haurren Eskubideen Munduko Eguna
Zenbat eta anitzagoak, orduan eta berdinagoak