200 profesional baino gehiago Sareen Sareak gizarte-zerbitzuetako administrazio publikoen eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza-tresnei buruz egindako jardunaldian
Itunak, hitzarmenak eta beste formula batzuk: administrazio publikoen eta hirugarren sektorearen arteko lankidetzarako gakoak gizarte eta osasun-zerbitzuetan” izenburupean, Sareen Sareak topaketa antolatu zuen joan den urtarrilaren 30ean, eta aurreikuspen guztiak gainditu zituen: gure erakundeetako eta erakunde publikoetako 200 pertsona baino gehiago izan genituen gurekin goizean zehar. Elkarrizketarako eta ikaskuntzarako gune bat, Euskadin hainbeste pertsonaren ongizateari eusten dioten zerbitzuei egonkortasuna eta segurtasuna emango dieten aliantzak eraikitzeko moduari buruz.


