Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.