Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak jasoko du 2024ko Sareen Saria

Gizarteratzeko eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko boluntario eta profesional gisa hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbideari aitorpena

Saria datorren maiatzaren 10ean emango da Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko ekitaldian. Bere ibilbidean zehar, Gonzalo Rodriguez funtsezko figura izan da sektorearen eta hainbat erakunderen arteko sare-lanaren arloan.