EGABen 2023ko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena eta eztabaida

Datozen erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei buruz hausnartzeko topaketa

EHUren Udako Ikastaroen baitan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) 2023ko Memoria Sozioekonomikoari buruzko topaketa batean izan gara, Donostiako Miramar Jauregian. Txosten hori sindikatuekin, enpresekin eta gizarte zibileko beste eragile batzuekin lankidetzan garatzen da, eta horien artean dago Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala.