window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: elecciones

Europa sozialago baten alde

Sareen Sarearen adierazpena Europako Parlamenturako Hauteskundeen aurrean

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeak direla eta, Europa osoko milioika pertsona hautestontzietara deituta gaude, nazioartean bereziki asaldatuta dagoen testuinguru batean. Hurrengo belaunaldien etorkizun europarra eta globala kolokan jarriko duten aldaketa garrantzitsuak aurreikusten dira. Horregatik, Sareen Saretik Europako Parlamentu eta Europar Batasun demokratiko, justu, inklusibo eta solidario baten beharra aldarrikatzen dugu, giza eskubideen eta gure planetaren zaintzaren aldeko Europa Sozial batean aurrera egiteko gai izango dena.
2024-05-27T15:33:03+02:002024ko Maiatzak 27|

Bilera Idoia Mendiarekin, Europako etorkizuneko gizarte-politikak kontrastatzeko

2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak bilera batera gonbidatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Europarako etorkizunera begira hainbat gai kontrastatzeko. Besteak beste, zaintzari, genero-berdintasunari, diskriminazioaren aurkako borrokari, elkarrizketa zibilari, 2030 Agendari edo jasangarritasunari buruz hitz egin dugu.
2024-05-22T18:30:05+02:002024ko Maiatzak 22|

Sareen Sareak Euskadirentzako etorkizun inklusiboagoa eta jasangarriagoa proposatu die alderdi politikoei

Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala alderdi politiko nagusiekin bildu da eta bere eskaerak helarazteko. Gizarte berdinzaleago eta integratzaileago baterantz aurrera egitea da proposamen sorta horren helburu nagusia, bizikidetza, inklusioa eta ekonomia sozial eta solidarioa sustatuz.
2024-12-17T12:49:20+01:002024ko Apirilak 9|

Elkartasuna da erantzuna: Gizarte-erronkak ziurgabetasunaren garaian

Datorren maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartuko duten euskal alderdi politiko nagusien ordezkariek parte hartuko dute

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-eztabaida bat antolatu dugu datorren apirilaren 25erako. Debate horretan, gizarte-zerbitzuek aurre egin beharreko erronkei abiaraziko dituzten politikak eztabaidatuko dira, bai eta Euskadin 2030 Agenda nola bultzatu eta sustatuko duten garapenerako lankidetzarako politiken eredua ere.
2024-01-29T10:22:24+01:002023ko Apirilak 18|
Go to Top