Lankidetzazko gobernantzaren mantrak

Ekintza parte-hartzailea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareekin

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, lansaio bat antolatu dugu gure sareekin, lankidetza publiko-sozialari buruz hausnartzeko. Topaketak funtsezko lau ideia eta ibilbide-orri partekatu bat utzi dizkigu, konfiantzan, ezagutza kokatuan eta konpromiso kolektiboan oinarritutako elkarlaneko gobernantzarantz aurrera egiten jarraitzeko.