window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: gobierno vasco

Sareen Sareak lankidetza publiko-soziala defendatu du Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran

Eragile Anitzeko Foroaren VII. Osoko Bilkuran parte hartu dugu

Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen topaketan, elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia aldarrikatu dugu, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta gobernantza inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabe gisa.
2024-11-29T10:06:25+01:002024ko Azaroak 29|

Lehen bilera Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuarekin, lankidetza-bideak aztertzeko

Etxebizitzarako sarbidea sustatzeko lehen hartu-emana

Denis Itxaso sailburuarekin eta bere taldearekin batera, kolektibo kalteberenek etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko lankidetza-bideak jorratu ditugu, Euskadi inklusiboago eta solidarioago baterako konpromisoa indartzeko helburuarekin.
2024-10-29T14:12:10+01:002024ko Urriak 18|

Nerea Melgosak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia nabarmendu du XIII. Legegintzaldirako

Agerpena Eusko Legebiltzarrean

Legebiltzarreko Ongizate, Gazteria eta Demografia Erronka Batzordean egindako agerraldi batean, sailburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren garrantzia azpimarratu du, erronka sozialei aurre egiteko funtsezko eragile gisa. Gainera, Sareen Sarearen zeregina nabarmendu du eta Elkarrizketa Zibila lankidetza publiko-sozialerako tresna gisa indartzeko konpromisoa berretsi du.
2024-10-10T11:19:57+02:002024ko Irailak 23|

Euskadiko haurren eta nerabeen partaidetzaren sustapenari buruzko tailerra

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen jardunbide egokiak azaldu dira

Tailer honek Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordearen lankidetza eta partaidetza izan du, eta haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa indartzea eta sustatzea du helburu.
2024-10-10T11:07:26+02:002024ko Uztailak 12|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko mintegia

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko proposamen berritzaileetan aritzeko lankidetza-saioa

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak mintegi bat antolatu du Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko 5. txostena osatzeko helburuarekin. Sareen Sareak ekitaldi horretan parte hartu du EHSSko beste erakunde batzuekin, administrazio publikoekin, banku-fundazioekin eta enpresa-elkarteekin batera, datozen lau urteetarako orientabide eta jarduera berriak garatzeko helburuarekin.
2024-05-29T12:33:38+02:002024ko Maiatzak 29|

Sareen Sareak GJHekiko konpromisoa indartu du Gizarte Trantsiziorako 2030 Agenda Euskadi Foroan

Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran

Sareen Sareak Garapen Iraunkorreko Helburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean integratzearen garrantzia azpimarratu du, gizarte justuago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz aldaketa sakona bultzatuz.
2024-03-20T14:37:22+01:002024ko Martxoak 20|
Go to Top