ERALDAKETA SOZIALAREN ALDEKO TALDE-MARGOKETA

Eraldaketa sozialaren aldeko horma-irudi bat margotuko dugu Bilbon

Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna baino lehen jarduera parte-hartzaile bat antolatuko dugu. Apirilaren 9an izango da, larunbatean, 11:30etatik 13:30etara, Bilboko Uribitarte pasealekuan.