Merkatutik kanpo eta pertsonen zerbitzura dauden gizarte-zerbitzuen aldeko adierazpena

Sareen Sarea gizarte-ituna arautzen duen dekretuaren aurrean

Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragilea da pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema bat eraikitzeko.