window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Concha Clavero Molinak jasoko du 2025eko Sareen Saria

Gizarteratzea, berdintasuna eta lankidetzazko gobernantza sustatzeagatik

Aurten Concha Clavero Molinari emango diogu Sareen Saria, gizarteratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko elkarlaneko gobernantzarekin duen konpromisoa eta ibilbide luzea aitortuz. Sari-ematea maiatzaren 6an izango da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Gasteizko Artium Museoko auditorioan egingo den ekitaldian.
2025-04-29T16:28:45+02:002025ko Apirilak 1|

Sareen Sareak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda Sarietan GJHren alde duen konpromisoagatik

Garapen Jasangarrirako Helburuen integrazioari egindako aitortza publikoa

Euskadi 2030 Agenda Sarien lehen edizioan, Konpromisoa kategorian, sari bat jaso dugu, erakundeek GJHen inplementazioarekin duten hasierako konpromisoa nabarmentzen duena. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru izan da eta hainbat gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.
2025-02-25T08:21:20+01:002025ko Otsailak 24|

Inklusiorako Euskal Kontseilua eratu da

Sareen Sareak eta EHSSko beste sare batzuek 12 ordezkaritza izango dituzte

Gaur, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua buru izan duen Inklusiorako Euskal Kontseiluaren lehen osoko bilkura egin da Lakuan. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 12 kide izango ditu organo horretan, hainbat gizarte-esparruren ordezkari gisa.
2025-01-10T13:14:27+01:002025ko Urtarrilak 9|

Sareen Sarea Ongizate Sailburuorde eta Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapenerako Zuzendari berriekin bildu da

Eusko Jaurlaritzaren eta Sareen Sarearen arteko lan-harremanak sendotzeko bilera

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren bisita izan dugu gure egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza-lanean aurrera egiteko bilera garrantzitsu batean. Bileran Ana Belén Otero Ongizateko sailburuorde berria eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko eta Gizarte Ekintzako zuzendari berria ezagutu ditugu.
2024-12-12T18:17:45+01:002024ko Abenduak 12|

Hirugarren Sektore Sozialaren finantzaketari buruzko gako berriak

Gure sektorearen finantzaketari buruzko bigarren azterlanaren aurkezpena

Hirugarren Sektore Sozialak bere iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko irtenbideak bilatzen jarraitzen du. Ferrer i Guàrdia Fundazioak finantzaketari buruzko azterlanaren bigarren edizioaren ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Sareen Sareak parte hartu du sektorea indartzeko egungo erronkak aztertu dituen ikerlan berri honetan.
2025-01-10T13:06:45+01:002024ko Azaroak 27|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala: atzo, gaur eta bihar

EHSSren egituraketari buruzko mintegia

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegian parte hartu dugu, beste sare batzuekin batera, EHSS indartzen jarraitzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak aukera eman digu atzera begiratzeko, egungo lorpenak eta auziak aztertzeko eta etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko.
2024-11-12T08:34:22+01:002024ko Azaroak 8|
Go to Top