window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: tercer sector social

Sareen Sareak bat egin du Euskadiko Partaidetzako Berrikuntzaren Laborategiarekin

Parte-hartzearen esparruan aritzen diren erakundeentzako eta herritarrentzako lan-eremua izango da

iLab proiektuari batu gara, Euskadiko Partaidetzaren arloko Berrikuntza gune berriari, praktika berritzaileak detektatzeko eta ezagutarazteko. Sareen Sarea agente eragile gisa batu gara, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen esparruan gai horri lotutako ekintzak sustatzeko./p>

2024-01-29T09:47:05+01:002023ko Azaroak 28|

Haurren eta Nerabeen Legearen proiektu berriari buruzko gogoetak eta ekarpenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian

Eskubideen ikuspegitik sareetan egindako zeharkako lana

Itxaso Bilbaok eta Elena de la Herak, Sareen Sarea erakundeko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordearen ordezkari gisa, Haurren eta Nerabeen Lege Proiektu berrirako gogoetak eta proposamenak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean.

2023-11-16T10:16:43+01:002023ko Urriak 16|

Sareen Sareak eta UNICEFek indarrak batu dituzte haurren eta nerabeen eskubideen alde

Bi erakundeek gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzailea sustatzeko konpromisoa indartu dute

Hitzarmen berri horri esker, arautu egiten da azken urteotan dagoeneko ematen ari den lankidetza-harremana: bai elkarrizketa zibilaren esparruan eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan, bai UNICEFek Sareen Sareko hainbat batzordetan parte hartzean.
2024-01-29T12:17:43+01:002023ko Martxoak 6|

2030 Agenda Topaketa: Garapen Jasangarriko Helburuen erronkei aurre egiteko proposamen partekatuak

Topaketa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak antolatu du Arabako Teknologia Parkean

Gainerako eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalekin batera parte hartu dugu Euskadin 2030 Agenda ezartzeko lehentasunezko premiei buruz hausnartzera bideratutako world-cafe batean. Funtsean, Agendaren helburuak zabaltzearekin eta herritarren inplikazioarekin, trantsizio energetiko-klimatikoarekin eta GJHak nazioartean hobeto betetzea lortzearekin lotutako premiak jorratu dira.
2024-01-29T12:20:03+01:002023ko Otsailak 7|

Lankidetzaren Euskal Lege Berriak eta Familientzako Laguntzei buruzko Dekretuak hasiera eman diote EGABeko ikasturte berriari

Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren proposamenak eta irizpenak plazaratzen ditu Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean

Sareen Sarearen jarduerak intentsitate handiz jarraitzen du EGABen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak funtsezko ekarpenak egin baititu kontsulta-organo horrek sektorearentzat eta gizartearentzat garrantzi handia duten araudiei buruz ematen dituen irizpenetan.
2024-01-29T12:23:56+01:002023ko Otsailak 1|

ORKESTRA – LEHIAKORTASUNERAKO EUSKAL INSTITUTUAREKIN KONTRASTE-SAIOA

Ongizate-eredu iraunkor eta inklusiboa eraikitzeko lankidetza-proiektua

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek kontraste-saio bat egin dugu Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin, 2040rako Euskadiko Ongizaterako Lehiakortasuna modu partekatuan eraikitzeko..
2023-01-19T12:42:31+01:002023ko Urtarrilak 19|

EHSSren PROPOSAMENAK AURKEZTU DITUGU TRANTSIZIO SOZIALERAKO ETA 2030 AGENDARAKO ERAGILE ANITZEKO FOROAREN OSOKO BILKURAREN AURREAN

Helburu erabilgarriak eta tokiko ikuspegiarekin planteatu ditugu, 2023ko Kudeaketa Planari begira

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren hausnarketak eta proposamenak aurkeztu ditu Sareen Sareko presidenteak Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran.
2022-10-26T09:16:31+02:002022ko Urriak 26|
Go to Top