window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak/Haurren, nerabeen eta gazteen eskubideak

Haurren, nerabeen eta gazteen eskubideen alorrean Sareen Saretik eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik egiten den lanari buruzko albisteak.

Haurren eta Nerabeen Legearen proiektu berriari buruzko gogoetak eta ekarpenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian

Eskubideen ikuspegitik sareetan egindako zeharkako lana

Itxaso Bilbaok eta Elena de la Herak, Sareen Sarea erakundeko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordearen ordezkari gisa, Haurren eta Nerabeen Lege Proiektu berrirako gogoetak eta proposamenak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean.

2023-11-16T10:16:43+01:002023ko Urriak 16|

Sareen Sareak eta UNICEFek indarrak batu dituzte haurren eta nerabeen eskubideen alde

Bi erakundeek gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzailea sustatzeko konpromisoa indartu dute

Hitzarmen berri horri esker, arautu egiten da azken urteotan dagoeneko ematen ari den lankidetza-harremana: bai elkarrizketa zibilaren esparruan eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan, bai UNICEFek Sareen Sareko hainbat batzordetan parte hartzean.
2024-01-29T12:17:43+01:002023ko Martxoak 6|

Umeekin Sareen Sarean sartu da

Dagoeneko 17 dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sarean bildutako erakundeak

Ezohiko Batzar Nagusian, Umeekin federazioa kide berri izatea onartu du Sareen Sareak. Haur eta Nerabe Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundearen sarrera aho batez onetsi dute Sareen Sareko kide guztiek.
2024-01-29T12:18:27+01:002023ko Otsailak 23|

Haurren eskubideen aldeko kanpaina berria

Sareen Sareak bat egin du Haur eta Nerabeen Kontrako Indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategiarekin

Azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Munduko Eguna, dela eta, kanpaina berri bat zabaldu dugu, haurrei hitza emanez eta haientzako tratu ona eta beren eskubideen defentsa aldarrikatuz. Gainera, bat egin dugu Eusko Jaurlaritzaren Haur eta Nerabeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategiarekin.
2024-07-05T12:34:07+02:002022ko Azaroak 17|

Euskadiko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordea eratu da

Urriaren 18an, ostegunean, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen Gasteizen. Bertan, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Batzordea eratzea erabaki zen. Batzorde hori elkarrizketarako eta lanerako gune iraunkorra izango da, eta bere helburua EEZM-ren barruko haur, nerabe eta gazteentzako politikei erantzutea izango da.

2024-07-08T11:29:12+02:002021ko Urriak 25|
Go to Top