window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak

LGTBIfobiaren aurkako borroka: aniztasuna, errespetua eta eskubide sozialak

Ekainak 28: LGTBIAQ+ Harrotasun Eguna

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Egunaren harira, LGTBIfobiaren aurka borrokatzearen garrantzia aldarrikatzen dugu, gizarte inklusibo eta anitzaren garrantzia azpimarratuz. Kolektiboak LGTBI+ Lege Integral bat eskatzen du Euskadin, intersekzionalitatea jasoko duena eta pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena.
2024-07-04T14:58:14+02:002024ko Ekainak 28|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasuna eztabaidagai Sareen Sarearen Batzar Nagusian

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak Sondikan batzartu dira

Gure Ohiko Batzar Nagusia ospatu dugu eta bertan Asunción Monterok parte hartu du, Hirugarren Sektorearen Espainiako Plataformaren Ekonomia eta Ingurumen Iraunkortasuneko presidenteordea, erakunde sozialen iraunkortasunerako neurriak eta proposamenenak aurkezteko.
2024-06-25T11:35:04+02:002024ko Ekainak 19|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko mintegia

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko proposamen berritzaileetan aritzeko lankidetza-saioa

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak mintegi bat antolatu du Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko 5. txostena osatzeko helburuarekin. Sareen Sareak ekitaldi horretan parte hartu du EHSSko beste erakunde batzuekin, administrazio publikoekin, banku-fundazioekin eta enpresa-elkarteekin batera, datozen lau urteetarako orientabide eta jarduera berriak garatzeko helburuarekin.
2024-05-29T12:33:38+02:002024ko Maiatzak 29|

Europa sozialago baten alde

Sareen Sarearen adierazpena Europako Parlamenturako Hauteskundeen aurrean

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeak direla eta, Europa osoko milioika pertsona hautestontzietara deituta gaude, nazioartean bereziki asaldatuta dagoen testuinguru batean. Hurrengo belaunaldien etorkizun europarra eta globala kolokan jarriko duten aldaketa garrantzitsuak aurreikusten dira. Horregatik, Sareen Saretik Europako Parlamentu eta Europar Batasun demokratiko, justu, inklusibo eta solidario baten beharra aldarrikatzen dugu, giza eskubideen eta gure planetaren zaintzaren aldeko Europa Sozial batean aurrera egiteko gai izango dena.
2024-05-27T15:33:03+02:002024ko Maiatzak 27|

Bilera Idoia Mendiarekin, Europako etorkizuneko gizarte-politikak kontrastatzeko

2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak bilera batera gonbidatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Europarako etorkizunera begira hainbat gai kontrastatzeko. Besteak beste, zaintzari, genero-berdintasunari, diskriminazioaren aurkako borrokari, elkarrizketa zibilari, 2030 Agendari edo jasangarritasunari buruz hitz egin dugu.
2024-05-22T18:30:05+02:002024ko Maiatzak 22|

Euskadi inklusiboago eta solidarioago bateranzko aldaketa eraikiz

Soraia Chacón Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua

"Aldaketa eraikiz" leloak Euskadi inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta solidarioagoa eraikitzeko gure etengabeko konpromisoa sinbolizatzen du. Gure ekintzak aniztasunarekiko errespetua sustatzen du, inolako diskriminaziorik gabeko euskal gizarte batean inklusioaren eta bizikidetzaren alde.
2024-05-12T04:34:04+02:002024ko Maiatzak 12|
Go to Top