window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/EMAKUMEEN INDARRA – ARGAZKI ERAKUSKETA

EMAKUMEEN INDARRA – ARGAZKI ERAKUSKETA

  • Noiz Azaroak 8 – Abenduak 5
  • Non:  Kulturarteko Plaza Feminista
  • Irekiera: Azaroak 8, 18:00etan

Erakusketa honen bidez, emakumeen indarra aitortu eta hari lekua eman nahi diogu, haien irudikapen anitzetan, eta iruditeri nagusia zalantzan jarriz.

Rol naturalizatuen eta emakumeei, femeninoari, lotutako ezaugarrien artean, indarra ez da agertzen. Normalean, indarra fisikoari, oldarkortasunari, botereari edo gizonezkoari lotutako kontzeptua da. Halaber, indarra irudikatzen da zerbait monolitiko bezala, iraunkorra, huts egiteko aukerarik gabe, sentikortasunetik kanpo, betirako irribarrea bezala eszenatoki ideal batean.

Hainbat tailerretan honi buruz hausnartu eta partekatu dugu, eta argazkien bitartez indarraren gure irudikapena eta bizipena aztertu dugu.

Lan hau modu kolektiboan egin dute Sorginlore Gizarte Elkarteak, Nagore Legarretak eta, San José-tik (Costa Rica), Colectiva Caminandok eta Nati Vargasek. Bertan, Elizaran Ikastetxeko ikasleek, Izkali Institutura eta Campo Creativo 0-ra lotutako Emakumeen Kultura Tailerreko kideek, Uliako Lore-Baratzak baratzea zaintzeko taldeko emakumeek, Colectiva Caminando-ko kideek eta Gipuzkoan bizi diren beste hainbat emakumek hartu dute parte.

Bestalde, tailerrak egin dira Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-ko eta Hernaniko AEK-ko ikasleekin eta AMHER-ko Emakumeen Taldeko kideekin ere. Hauen argazkiak eta gogoetak irekiera egunean banatuko den koaderno batean jaso dira. Azkenik, irekiera egunean ere, ikusgai egongo dira argazkiekin Inge Mendiorozek egindako bideoak.

Data

2021 Aza 08 - 2021 Abe 05
Iraungita!

Ordua

Egun Osoan
Kategoriak
Go to Top