TOPAKETA: LANKIDETZA-EKINTZAILETZA HURBILTZEN
Mugarik Gabeko Ekonomilariak antolatuta. Begirada Sozialarekin ekiten II prestakuntza-ibilbidearen barruan, Donostiako Emakumeen Etxean aurrez aurreko topaketa bat egitea proposatzen du elkarteak, Maylin Vergarak gidatuta. Topaketa hau, sareko lankidetzan eta lanean oinarrituko da, ekintzailetza-prozesuen zati eta euskarri gisa, eta arreta berezia eskainiko zaio emakume migratuek bultzatutako prozesuei. Topaketa martxoaren 24ean izango da, eman izena hemen.