
Esparru deszentralizatuan Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia aplikatzeko prestakuntza-tailerra
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak prestakuntza-tailer bat antolatu du Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia (GJPK) ikuspegia esparru deszentralizatuan aplikatzen laguntzeko.
Formazio honek ikuspegiaren oinarriak modu sintetiko baina erabilgarrian aurkeztea du helburu, ikuspegiaren jatorria eta bilakaera kontzeptuala azalduz, eta bere aplikazio praktikorako tresnak aztertuz.
Noiz: 2025eko apirilaren 7a
Non: Sapientia aretoa, Olarain eraikina (Ondarreta pasealekua, 24 – Donostia)
Ordutegia: 10:00 – 14:30
Prestakuntzaren helburuak: GJPK ikuspegiaren oinarriak ulertzea
Administrazio eta politika mailan aplikatzeko tresnak identifikatzea
Politikan eragiteko tresna praktikoak ezagutzea
Formatzaileak: Raffaela Galante, María Luisa Gil Payno eta Pablo Martínez Osés (La Mundial taldeko kideak).
Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.