EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA: 2024ko EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEN SOLASALDIA
Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeak topaketa hau antolatu dute apirilaren 9an, asteartea, 18:30etan, Bilboko Itsasmuseumean. Eusko Legebiltzarrean gaur egun presentzia duten alderdi nagusietako ordezkari hauek hartuko dute parte:
- Xabier Legarreta (EAJ-PNV)
- Diana Urrea (EH Bildu)
- Arkaitz Gorritxo, (Elkarrekin Podemos)
- Miren Gallastegi (PSE-EE)
- Iñigo Martínez (Sumar)
- Laura Garrido (PP)
Parte-hartzaileek honako gai honen inguruan solas egingo dute, besteak beste: Proposamenak migrazio, laguntza humanitario, nazioarteko lankidetza eta elkartasun arloetarako, ziurgabetasun global handiko testuinguru batean.
Begoña Beristain kazetariak mahai-ingurua moderatuko du.
Sarrera librea leku kopurua bete arte.