EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN BAROMETROAREN AURKEZPENA
Abenduaren 15ean Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak 2021eko Barometroa aurkeztuko du, Vitoria-Gasteizko Artiumean. Txostenak EHSSko datu nagusiak jasotzen ditu bere izaera, ezaugarriak, ekintza, pertsona, baliabide eta harremanen arabera, eta bere ekarpen soziala eta errealitate anitza aditzera eman nahi du, eta baita bere onarpena sustatu, eraldaketa sozialerako oinarrizko eragile bezala. Gainera, sektorearekin lotutako pertsonen belaunaldi ezberdinen solasaldia egingo da, haien ondarearen funtsezko elementuen inguruan. Elementu horiekin erakunde eta sareetan belaunaldi arteko ordezkapena eratu daiteke, EHSS anitz, plural, solidario bat eraikitzen jarraituz; eta sektorearen erantzunak etengabe eguneratzeko.