Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna
Maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zen. Lege horrek mugarri bat ekarri zuen Euskadiko hirugarren sektore sozialean (EHSS).
Egun hori ospatzeko, ekitaldi bat antolatu dugu Bilbon maiatzaren 10ean, ostirala, goizeko 10:00etan, Itsasmuseumeko auditorioan.
Aurtengo kanpainaren leloa “Aldaketa eraikitzen” da, eta, horren bidez, gizarte berdinzaleago baten alde egindako lana aldarrikatu nahi dugu, baita Euskadi justuago, solidarioago eta inklusiboago bat eraikitzeko deia zabaldu ere.
Programa:
- Ekitaldiaren hasiera.
- Sareen Sareako lehendakariaren ongietorria.
- Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari 2024ko Sareen Saria aitortzea eta ematea.
- Lehendakariaren hitzaldia.
- Solasaldia: Boluntariotza gaztea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean.
- Ekitaldiaren agurra eta amaiera