window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/HAUR ETA NERABEEN AURKAKO INDARKERIA PREBENITZEARI BURUZKO JARDUNALDIA TOKIKO IKUSPEGITIK

HAUR ETA NERABEEN AURKAKO INDARKERIA PREBENITZEARI BURUZKO JARDUNALDIA TOKIKO IKUSPEGITIK

UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Vitoria-Gasteizko Udalak datorren abenduaren 12an antolatutako jardunaldia, Gasteizko Europa Jauregian. Jardunaldiaren helburuak honako hauek dira:

  1. Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria-egoeren aurrean tokiko eragileen eta lan komunitarioaren inplikazioaren garrantzia ezagutzea da jardunaldiaren helburua, prebentzio-prozesua hobetzeko esku-hartze goiztiarreko eredu gisa onartuz eta Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteko Legea (LOPIVI) aplikatuz.
  2. Haur eta nerabeentzako ingurune seguruen sorkuntzan aurrera egitea.
  3. Gainera, haurrek eta nerabeek indarkeriaren detekzioan eta prebentzioan eragile aktibo gisa duten zeregina balioetsiko du saioak.

Jardunaldiaren programa:

09:30 Irekiera instituzionala
09:45 Haurrak babesteko bidean aurrera egitea tokian tokitik. Lan-ereduaren proposamena: tokiko eragileen sarea, lan komunitarioa eta sektoreen arteko Koordinazioa izatearen garrantzia.
10:30 Kafea hartzeko tartea
11:00 Nola txertatu haurrak indarkeria prebenitzeko estrategia batean:Haurren parte-hartzea, indarkeria prebenitzeko estrategia gisa.
12:00 Teoriatik praktikara: Haurren parte-hartzea eta haurrentzako ingurune seguru eta babesleak sortzea.
13:30 Jardunaldiari amaiera emango diote Gasteizko Udalak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak

 

 

 

Data

2023 Abe 12
Iraungita!

Ordua

09:30 - 14:30

Informazio Gehiago

Izena eman

Localización

Palacio Europa Jauregia
Kategoriak

Organizador

UNICEF Euskadi
Izena eman
Go to Top