HAURTZAROA ETA NERABEZAROA HIZPIDE: HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK 2024
Datorren astelehenean, apirilaren 15ean, Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeko kide diren Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakundeek topaketa hau antolatuko dute, haurren eta nerabeen arloko alderdi politikoen proposamenak lehen eskutik jasotzeko, datozen hauteskundeei begira.
TOPAKETAN PARTE HARTUKO DUTE:
- Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (EAJ/PNV)
- Oihana Etxebarrieta, EH Bilduren hauteskunde-kanpainako bozeramailea.
- Ekain Rico, PSE-EEko Autonomia Politikarako eta Politika Publikoetako idazkaria.
- Laura Garrido, Euskadiko PP alderdiko idazkari nagusia.
- Arkaitz Gorritxo, Elkarrekin Podemos alderdiaren hautagaia Bizkaian.
- Iñigo Martínes Zatón, Ezker Anitza- IU alderdiaren koordinatzaile nagusia (Sumar).
ANTOLATZAILEAK:
ASTIALDI SAREA, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europako Sarea (EAPN Euskadi), HARRESIAK APURTUZ, Save the Children Euskadi eta UNICEF Euskal Herriko Batzordea.
2024ko hauteskunde autonomikoek markatutako ziklo politiko eta legegile berriaren hasierak aukera paregabea eskaintzen du haurren eta nerabeen ongizatean ikuspegi berritua jartzeko. Horretarako, hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei proposatuko diegu haurren eta nerabeen zaintza eta garapena euren gobernu-programen funtsezko elementu gisa har dezatela. Izan ere, ziur gaude haurren eta nerabeen ongizateari lehentasuna ematen dioten politikak bultzatuz gero, guztiontzat bidezkoagoak eta oparoagoak diren gizarteak eraikiko ditugula.
Gainera, haurrei eta nerabeei ahotsa emateak eta parte-hartze aktiboa izateak duen garrantzia azpimarratu behar da. Hartara, haurrek eta nerabeek ekitaldian interesa duten zenbait gai plazaratzeko aukera izango dute.
Honako formulario honen bidez izena ematea eskatzen dizuegu:
https://forms.office.com/e/axptPep9s8?origin=lprLink