ILAB: 1. FORO IREKIA
Sareen Sareak agente eragile gisa parte hartzen du iLab-en (Euskadiko Parte-hartzeko Berrikuntza Gunea), Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen parte-hartzearen arloan ekimen berritzaileak detektatzeko eta bultzatzeko helburuarekin.
iLab-aren 1. Foro Irekia urtarrilaren 17an izango da Bilbon (Zabalguneko eraikina, Zabalgune 11), goizeko 10:00etatik 13:30ak arte. Interesa duen edonori irekita dagoen topaketa parte-hartzaile honetan, orain arte egindako lana ezagutaraziko da, eta Proiektu Esperimentalen Deialdira eta aurkeztu nahi duten ekimenei kontrasterako eta laguntzeko gune bat eskainiko zaie.