INFORMAZIO-JARDUNALDIA: EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEEN ERROLDA
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak hiru jardunaldi antolatu ditu EHHSko erakundeen erroldaren inguruan. Errolda hori 6/2016 Legea, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoaren ondorioz ezartzen da. Erroldan inskribatuta egotea beharrezkoa da euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta administrazio horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurrietara irispidea izateko, neurri horien artean diru-laguntza programak ere daudela. Errolda Boluntariotzarako Erakundeen Erroldarekin koordinatuko da, zeina 169/2000 Dekretuan, Irailaren 1ekoan, araututa baitago.
- Maiatzak 16, Bilbon, BBk Guneak (Zabalbide 1), 10:00etatik 12:00etara.
- Ekainak 2, Gasteizen, Aranako udaltegian, (Aragoi 7), 10:00etatik 12:00etara.
- Ekainak 9, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde-ordezkaritzaren areto nagusian (Andia 13), 10:00etatik 12:00etara.
Hourly Schedule
Maiatzak 26 - Bilbo
- 10:00etatik - 12:00etara
Ekainak 2 - Gasteiz
- 10:00etatik - 12:00etara
Ekainak 9 - Donostia
- 10:00etatik - 12:00etara