
Jardunaldia: Euskadiko Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen X. urteurrena
Euskadiko Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen X. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak ekitaldi bat antolatu du eta bertan Imanol Pradales lehendakariak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak parte hartuko dute.
🗓️ 2025eko ekainak 18, asteazkena, 10:eetan
📍 Azucarera eraikina, Vitoria-Gasteiz
Urritasunak eta garestitasunak erronka sozioekonomiko berriak dakartzaten une honetan, Legearen jarduna ebaluatu eta Euskadik etorkizunean eman beharreko pausoei buruz hausnartuko da jardunaldian. Horretarako, mahai-inguru bat izango da, eta bertan parte hartuko dute:
- Aitziber Suquía, Construcciones Sukiako kontseilari delegatua
- Gorka Maneiro, UPyDko diputatua Eusko Legebiltzarrean (2009-2016)
- Pablo Aretxabala, Euskoaholkularien abokatua
- Cristina Acha, Acha Zaballa Arquitectos-eko arkitekto nagusia
- Gonzalo Ispizua, Galdakaoko Udaleko Arlo Teknikoko arduraduna