JARDUNALDIA: “KOMUNIKABIDEAK ETA MIGRAZIOAK”
Komunikabideek lagundu al dezakete gizarte inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikitzen? Zer irudi eta zer eduki eskaintzen dituzte komunikabideek migrazioei buruz? Zer balio sozial indartzen dituzte? Zer gako eta jardunbide egoki balora ditzakegu komunikabideetan migrazioak komunikatzeko?
Caritas Gipuzkoak jardunaldi hau antolatu du world-kafe formatuan datorren martxoaren 23an Donostian (Deustuko Unibertsitateko kanpusean).
Ekitaldia pertsona hauei zuzenduta dago:
– Komunikabide batean lan egiten dute
– Erakunde baten komunikazio instituzionala diseinatzen dute
– Komunikazioaren irakasleak dira
– Hirugarren sektorean lan egiten dute
– Gai honetan interesa dute