NAHI DUGUN EUSKADI INKLUSIBOA: ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ETA ALDERDI POLITIKOEN ARTEKO TOPAKETA
Hurrengo hauteskunde-hitzorduaren harira, datorren martxoaren 22an, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten Euskadiko herritarrek, pertsona guztiek bizitza osoa izan dezaten Euskadi inklusiboaren beraien ideia aurkeztuko diete EAJ- PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularra taldeei.
Topaketa FEVASek antolatu du eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango da. Bertan, adimen- edo garapen-urritasuna duten ia 40 pertsonak hurrengo legegintzaldian landu beharreko zenbait proposamen aurkeztuko dizkiete Nerea Melgosari (EAJ-PNV), Nerea Kortajarenari (EH Bildu), Ekain Ricori (PSE-EE), Arkaitz Gorritxori (Elkarrekin Podemos) eta Laura Garridori (PP), herritarren parte handi baten eskubideetan eta inklusioan aurrera egiteko.
Ekimen horren bidez, FEVASek ikusgaitasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei, eta urratsak eman nahi ditu haien autoordezkaritzan, esparru guztietan, baita arlo politikoan ere.