window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Osasunaren Munduko Eguna

Osasunaren Munduko Eguna

Osasuna eta ongizatea pertsona guztientzat eta bizitzako etapa guztietan

Apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Egunean, NBEk “Hasiera osasungarriak, etorkizun itxaropentsuak” kanpaina abiarazi du, amen eta jaioberrien osasunean oinarrituta, komunitate osasuntsu eta etorkizunekoentzako oinarri gisa.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik bat egiten dugu aurten ere mundu mailako aldarrikapen horrekin, eta gogorarazten dugu osasunerako eskubidea bermatzeak osasun publikoa indartzea, koordinazio soziosanitarioa hobetzea eta zainketak eta bizitzaren iraunkortasuna politiken erdigunean jartzea eskatzen duela.Gure erakundeek hainbat arlotatik lan egiten dute egunero: osasun mentala, zahartze aktiboa, nahi ez den bakardadearen prebentzioa, irisgarritasun kognitiboa, arreta goiztiarra, familia-plangintza inklusiboa edo zaintza-sare komunitarioak bultzatzea. Eta justizia sozialaren ikuspegitik egiten dute, 2030 Agendaren esparruan. Osasun unibertsala, bidezkoa eta eskuragarria aldarrikatzen dugu, baliabide gehiagorekin, hirugarren sektore sozialaren parte-hartzearekin eta pertsona guztien benetako beharrei erantzungo dieten politika publikoekin.

Data

2026 Api 07

Ordua

Egun Osoan
Kategoriak
Go to Top