ERAKUNDE-AGIRIAK
Sareen Sarea erakundeak 2014ko apirilaren 8an onartu zituen sorrera estatutuak eta Euskal Herriko Erregistro Orokorrean erregistratuta dago B/18.504/2014 zenbakiarekin. Hirugarren Gizarte-sektorearen euskal sareen estatutuaren helburuak honakoak dira:
- Iritzia sorraraztea eta politika publikoengan eragitea, batez ere, politika sozialen proposamenetan eta gizarte-bazterkeriaren salaketetan.
- Hirugarren Gizarte-sektorearen (HGS) erakundeetarako eta beraien ekimenen garapenerako marko legala hobetzea.
- Parte hartzea eta borondatezko lana bultzatzea, eta, HGSren parte izan edo ez, profesionalen prestakuntza bermatzea.
- Gaur egun Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta gainerako administrazio publikoekin dugun harremana ezarri eta hobetzea, hauek HGSri eragiten dieten helburuetan bitartekari bezala onartu gaitzaten.
- HGSren esparruko ekimen, misio, ikuspegi eta helburuen organo eta kontseiluetan ordezkari izatea.
- Herritarren parte-hartzeaz gain, eragile sozialekin, partidu politikoekin, unibertsitateekin, komunikabideekin eta bestelako eragileekin harremana sustatzea.
- HGSko erakundeen eta beraien zerbitzuen beharretara egokitzen diren finantza-mekanismoak bultzatzea.
- Erakundearen misioa eta helburuak betearazten dituzten ekintza guztiak bultzatzea.