Euskadi Basque Country 2030 Agenda onartuta, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat

Sareen Sareak garapen inklusiboaren aldeko aurkezpen-ekitaldian hartu du parte

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadi Basque Country 2030 Agenda aurkeztu zuen atzo; Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorraren Helburuei egindako euskal ekarpena da. NBEk 17 helburu (GIH) onartu zituen pobreziarekin bukatzeko haren itxura guztietan, desberdintasuna murrizteko eta klima-aldaketaren aurka egiteko, eta aldi berean inor ez dela atzean geratzen bermatuta.