Sareen Sareak 10 urte

Sareen Sarea: 10 urte sarean lan egiten

Azken urteotan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak indarrak batu ditu sareak ehuntzeko eta jatorrizko errealitate atomizatua gainditzeko. Helburua argia zen: gure barne-kohesioa, ikusgarritasuna, errekonozimendua eta eremu politiko eta sozialean eragiteko ahalmena bultzatzea. 2014an, ahalegin partekatu horren ondorioz, Sareen Sarea sortu zen, etapa berri bati hasiera emanez: lankidetza, kohesioa eta sektorearen erreferentzialtasuna oinarritzat hartuz.

Hamarkada batean zehar, hazi eta eboluzionatu egin dugu. Gaur 17 sare biltzen dituen entitatea gara, pertsona guztien inklusioa eta ongizate kolektiboa lortzeko xedearekin, pertsona, familia, kolektibo eta komunitate kalteberenetan arreta berezia jarriz. Gure hamar urteko ibilbidea gizarte justuago eta solidarioago bat eraikitzeko sareko lanaren indarraren lekuko da.

Urte hauetan, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeok, gizarte kohesionatu, inklusibo eta parte-hartzaileago baterako aldaketa sustatzen lagundu dugu. Sareen Sarearen hariek elkartuta, sareen lana funtsezkoa izan da sektorearen sakabanatze historikoa gainditzeko. Lan bateratu horri esker, eragile sozial eta instituzionalekin eragiteko, hitz egiteko eta eraginkortasunez lankidetzan aritzeko dugun gaitasuna indartu dugu. Konbergentzia horren ondorioz, sektoreak presentzia eta aintzatespen handiagoa lortu du, eta, horrez gain, pertsona kalteberenen eskubideak eta beharrak defendatzeko gaitasuna hobetu dugu.

Eraldaketa sozialarekin dugun konpromisoa gure ekintzen erdigunean egon da beti. Pertsonak ardatz dituen garapen-eredu bat sustatzeko lan egiten dugu, ikuspegi ekonomizistatik urrun. Ildo horretan, gobernantzaren eta administrazio publikoekiko lankidetzaren arloan egin dugun lana izan da mugarri nagusietako bat 10 urte hauetan. Euskadi inklusiboago eta solidarioago bat sustatzen duten politiketan eragin dugu. Pertsona kalteberenen eskubideen defentsa eta sustapena etengabekoa izan da gure ibilbidean, betiere gizarte bidezkoago, demokratikoago eta parte-hartzaileago bat eraiki nahian.

Sareen Sarearen eragina ez da soilik eremu politiko eta sozialera mugatzen. Barnera begira, gardentasunaren eta demokraziaren kultura sustatu dugu, gure sareko ahots guztiak entzun eta errespetatuko direla ziurtatuz. Aniztasunarekiko eta parte-hartze aktiboarekiko konpromiso hori funtsezkoa izan da Hirugarren Sektore Sozial bateratua, indartsua eta aitortua egituratzen aurrera egiteko.

Etorkizunari begira, Sareen Sarea puntu erabakigarrian dago. Hamarkada bateko lorpenak gogoan hartuta, gure eragina sendotzera eta zabaltzera bideratuko gara datozen urteetan. Egungo ziurgabetasun politiko, ekonomiko eta sozialaren testuinguruaren aurrean, estrategia berriak garatuko ditugu etorkizuneko erronka sozialei aurre egiteko eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasuna sendotzeko.