window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Euskadik hirugarren sektore sozialeko erakundeak saritu ditu 2030 Agenda Sarien bigarren edizioan

Eusko Jaurlaritzak 2026ko apirilaren 29an banatu zituen Euskadi 2030 Agenda Sariak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldi horretan, Euskadiko sare sozioekonomikoko 102 erakunde saritu zituzten, jasangarritasunarekin, elkartasunarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzearekin duten konpromisoagatik.

2026-05-12T13:13:47+02:0012 May 2026|

Kataluniak eta Euskadik jasangarritasunari, berrikuntzari eta hirugarren sektoreko inpaktu sozialari buruzko esperientziak partekatu dituzte

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko Taula d’entitatsen eta Sareen Sarearen artean azken hamar urteotan egituratzen ari den aliantzaren esparruan, Kataluniako gure homologoaren ekimenez, bi lan-jardunaldi egin dira Bilbon, honako gai hauek ardatz hartuta: hirugarren sektore sozialaren inpaktu soziala, nazioarteko eragina, digitalizazioa eta finantzaketa- eta jasangarritasun-mekanismoak.

2026-05-04T12:51:58+02:0030 April 2026|

Sareen Sarearen Batzar Nagusiak 2025eko erronkei eta lankidetzako gobernantzari heldu die Donostian

Asier Aranbarri eta Maite Peñaren parte-hartzearekin

Elkarturen egoitzak hartu du Sareen Sarearen Ohiko Batzar Nagusia. Bertan, gobernantzaren eta lankidetza publiko-sozialaren inguruko hausnarketa egin dugu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako zuzendariarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketen eta Gizarte Politikako diputatuarekin.
2025-07-01T08:09:34+02:0019 June 2025|

Hirugarren Sektore Sozialaren finantzaketari buruzko gako berriak

Gure sektorearen finantzaketari buruzko bigarren azterlanaren aurkezpena

Hirugarren Sektore Sozialak bere iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko irtenbideak bilatzen jarraitzen du. Ferrer i Guàrdia Fundazioak finantzaketari buruzko azterlanaren bigarren edizioaren ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Sareen Sareak parte hartu du sektorea indartzeko egungo erronkak aztertu dituen ikerlan berri honetan.
2025-01-10T13:06:45+01:0027 November 2024|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasuna eztabaidagai Sareen Sarearen Batzar Nagusian

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak Sondikan batzartu dira

Gure Ohiko Batzar Nagusia ospatu dugu eta bertan Asunción Monterok parte hartu du, Hirugarren Sektorearen Espainiako Plataformaren Ekonomia eta Ingurumen Iraunkortasuneko presidenteordea, erakunde sozialen iraunkortasunerako neurriak eta proposamenenak aurkezteko.
2024-06-25T11:35:04+02:0019 June 2024|
Go to Top