TRANTSIZIO SOZIALAREN ETA 2030 AGENDAREN ERAGILE ANITZEKO FOROA

2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren barruan, eta sail arteko eta erakunde arteko gobernantza-mekanismoak ezartzeko eta lankidetza eta partaidetza publikoa, pribatua eta soziala errazteko helburuarekin, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa sortu da Euskadin. Foro horretan, Eusko Jaurlaritzako Sailak, hiru Foru Aldundiak, EUDEL eta hiriburuetako Udalak elkartuko dira, baita lankidetza publiko-pribatua ordezkatzen duten erakundeak ere. Foro horren helburua GIHen sustapenean inplikatutako erakunde eta entitate guztien bateratze operatiboa ahalbidetzea da.

Sareen Sarea energiaz eta motibazioz batu da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Forora. Espazio hori aukera, erronka, lehentasun eta etorkizuneko jarduera-ardatz gisa ulertzen dugu: gizarte-eredu gizatiarrago baterantz aurrera egiteko, gure lurraldean beharrezkoak diren aliantzak erraztuz eta 2030 Agendari dagokionez herritarren inplikaziorako bideak ezarriz.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren webgunea