Sareen Sareak eta EHSSko beste sare batzuek 12 ordezkaritza izango dituzte

Lanean ari gara

albiste hau irakurketa errazan idazteko.

Barkatu eragozpenak.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legearen arabera sortutako Inklusiorako Euskal Kontseilua kontsulta- eta partaidetza-organo gisa eratu da. Kontseilu horren helburu nagusia eragile sozial eta instituzionalen arteko lankidetza sustatzea da, bai eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren garapena koordinatzea ere. Haren erregulazioa 307/2024 Dekretuan dago jasota, haren osaera, araubidea eta funtzionamendua ezarriz. Kontseiluak 45 kide ditu guztira, ordezkaritza instituzionala eta soziala uztartuz. Besteak beste, gizarte-politikak ebaluatzeaz, nahitaezko txostenak egiteaz eta Gizarteratzeko Euskal Planaren jarraipena koordinatzeaz arduratuko da.

Sorrera-bilkura

Gaur ospatu da, Lakuan, Inklusiorako Euskal Kontseiluaren lehen bilkura, Mikel Torres bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua buru izan dela. Organoa ofizialki eratu da osoko bilkuraren hasieran eta, jarraian, Batzorde Iraunkorreko kideak izendatzeko proposamena aurkeztu da. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunentzako enplegurako pizgarriei buruzko dekretu-proiektua aurkeztu da, eta Gizarteratzeko V. Euskal Planaren 2023-2024 Plan Operatiboaren ebaluazioaren aurrerapena azaldu da.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzea

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ordezkaritza nabarmena du Kontseiluan, hainbat gizarte-esparru ordezkatuz: pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, esku-hartze soziala, gizarteratze-enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak, ekonomia solidarioa, desgaitasun fisikoa, intelektuala, gaixotasun mentala, migratzaileak, pentsiodunak, emakumeak, haurrak eta gazteak. Zehazki, Kontseiluan parte hartzen duten EHSSko 12 erakundeak honako hauek dira: EAPN Euskadi; EHLABE; Elkartean; EUSKOFEDERPEN; FEVAS Plena Inclusión Euskadi; Gizatea; Harresiak Apurtuz; Hirekin; REAS Euskadi; Buru Osasuna Euskadi; Sareen Sarea; eta UNICEF-Euskal Herriko Batzordea.

📷 Argazkiak: Irekia