Datorren maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartuko duten euskal alderdi politiko nagusien ordezkariek parte hartuko dute

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-eztabaida bat antolatu dugu apirilaren 25erako, “Elkartasuna da erantzuna: erronkak, neurriak eta gizarte-politikak ziurgabetasun global handiko testuinguruan inor atzean gera ez dadin” izenburupean.

Gizarte-zerbitzuek aurre egin beharreko erronkei, sustatuko duten garapenerako lankidetza-politiken ereduari eta garapenerako GKEek horietan izan behar duten zereginari heltzeko abiaraziko dituzten politikak eztabaidatuko dira.

Gainera, Euskadin garapen jasangarrirako 2030 Agendaren sustapena ere jorratuko da eztabaidan.

Datorren maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren euskal alderdi politiko nagusien ordezkariek parte hartuko dute eztabaidan.

Politiken arreta pertsona kalteberenetan eta gizarte-politiketan jarri behar dela uste dugu Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak, batez ere ekonomia, osasuna, ingurumena eta energia kolpatzen ari den krisi globala kontuan hartuta.

Mundu mailako krisi horiek modu desberdinean eta desorekatuan eragiten diete pertsonei, hainbat aldagairen arabera, hala nola pertsonen jatorria edo arraza, sexua edo gizarte-maila.

Hauteskunde-eztabaidaren helburua herritartasun kritiko eta zorrotza eraikitzen laguntzea da, ordezkari publikoekin batera, pertsonak erdigunean jarriko dituzten politikak definitzeko eta arazo globalak konpontzen laguntzeko.

Herritarrek boto arduratsua emateko aukera ere bada, Euskadin eta mundu osoan ahulenak diren pertsonekiko elkartasuna hautestontzian sartuko dugun botoa aukeratzeko irizpideetako bat izan dadin.

Jarduerak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du.

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-eztabaida bat antolatu dugu apirilaren 25erako. “Elkartasuna da erantzuna: erronkak, neurriak eta gizarte-politikak ziurgabetasun global handiko testuinguruan inor atzean gera ez dadin” izenburupean, gizarte-zerbitzuek aurre egin beharreko erronkei, sustatuko duten garapenerako lankidetza-politiken ereduari eta garapenerako GKEek horietan izan behar duten zereginari heltzeko abiaraziko dituzten politikak eztabaidatuko dira. Gainera, Euskadin garapen jasangarrirako 2030 Agendaren sustapena ere jorratuko da eztabaidan.

Datorren maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren euskal alderdi politiko nagusien ordezkariek parte hartuko dute eztabaidan. Politiken arreta pertsona kalteberenetan eta gizarte-politiketan jarri behar dela uste dugu Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak, batez ere ekonomia, osasuna, ingurumena eta energia kolpatzen ari den krisi globala kontuan hartuta. Mundu mailako krisi horiek modu desberdinean eta desorekatuan eragiten diete pertsonei, hainbat aldagairen arabera, hala nola pertsonen jatorria edo arraza, sexua edo gizarte-maila.

Hauteskunde-eztabaidaren helburua herritartasun kritiko eta zorrotza eraikitzen laguntzea da, ordezkari publikoekin batera, pertsonak erdigunean jarriko dituzten politikak definitzeko eta arazo globalak konpontzen laguntzeko. Herritarrek boto arduratsua emateko aukera ere bada, Euskadin eta mundu osoan ahulenak diren pertsonekiko elkartasuna hautestontzian sartuko dugun botoa aukeratzeko irizpideetako bat izan dadin.

Jarduerak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du.