Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko eraldaketa-desioez beteko dugu Gasteiz
Datorren maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, Sareen Sarean aldez aurreko jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten ere, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Zer egingo dugu?
Gure zuhaitzak Eraldaketa Sozialaren aldeko desioez beteko ditugu. Aldaketaren hazia erein nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako aldaketa bultzatuz eta zu eraldaketa horren parte izatea nahi dugu.
Apirilaren 22an, Gasteizen
Parte hartu nahi duzuen guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu: datorren larunbatean, apirilak 22, Gasteizko Loma Jeneralaren plazan (“Begirada” eskulturaren ondoan), 11:30etatik 14:00etara zuen mezuak eta desioak idazteko. Zuen zain egongo gara!